Rosario del Rey Alamillo

Psikologia Ebolutibo

Sevillako Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultateko Psikologia Ebolutibo eta Hezkuntzaren Psikologiako irakasle titularra eta Kanpo Praktiken dekano-ordea da. Hasiera-hasieratik, eskolako bizikidetza-arazoak, eta bereziki bullying eta cyberbyllyinga, aztertu eta hobetzeko ikerketa-lanetan aritu da. Eskolako indarkeriari, bullyingari eta cyberbullyingari buruzko nazio- eta nazioarte-mailako hamaika ikerketa-lanetan esku hartu du. Era berean, arlo honetako esku-hartze psikoedukatiboari ahalegin handiak eskaini dizkio hainbat material eta ConRed bezalako programen bitartez. Azken hori, emaitza positiboak izan ditu prebentzioaren eta esku-hartzearen alorrean. Gaur egun, ikertzaile nagusia da Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatutako “Sexting, Ciberbullying y Riesgos Emergentes en la Red: Claves para su Comprensión y Respuesta Educativa” izeneko bikaintasun-proiektuan.