Oihana Rementeria

Psikologia lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Psikoterapia Psikoanalitikoko Masterra Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean

2007. urtetik EDEXen garatzen du bere lana. Bizitzarako Trebetasunak bere egunerokotasunean daude, presentziazko tailerrak egin eta Bizitzarako Trebetasunen Eskola Iberoamerikarreko tutoreen taldeko kide baita. “Facultad Eudap” europar proiektuko kide izan zen, non gai honi buruzko prestakuntza nazioarte-mailan ospea duten profesionalen eskutik jaso zuen. Trebetasunak esparru pedagogikotzat dituzten nazio- eta nazioarte-mailako proiektuak kudeatzen ditu. Europa mailako horietako proiektu batzuk dira EuDAP azterlana eta, gaur egun, Boys & Girls Plus proiektua. Proiektu biak nerabeen droga-kontsumoari aurrea hartzeari zuzenduta daude. Aztergai dituen beste gaietako bat emakumearen jabekuntza da, eta horren inguruan Hypatia proiektuan lan egiten du.