Amanda Bravo

Soziologoa eta psikologoa

Soziologoa, psikologoa, generoan diplomatua, gatazkak maneiatzen eta aldagarritasun kognitibo estrukturalean espezializatua, herri-hezitzailea, hezkuntza-arloan esperientzia zabala duena, eta bereziki, irakasleen prestakuntzan. Kolonbiako Fe y Alegría Fundazioaren Bulego Nazionalean lan egiten du 1991. urteaz geroztik, eta gaur egun, Bizitzarako eta Hezitzaileen Prestakuntzarako Trebetasunen koordinatzaile nazionalaren lanpostua betetzen du. Erakunde horretatik maisu-maistra, haur eta gazteentzako proiektu nazional ugari zuzendu ditu, eta bereziki eskola-esparruan. 1996tik aurrera, Bizitzarako Trebetasunak proposamena sustatu eta garatu zuen erakunde-talde batekin, OMEren izen bereko ekimen batetik (OME: 1993) abiatuta.