Maite Garaigordobil

Ebaluazio eta Diagnostiko Psikologikoen katedraduna

Ebaluazio eta Diagnostiko Psikologikoen katedraduna Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean. Bere irakaskuntza- eta ikerkuntza-jarduera hezkuntza-testuinguruetako esku-hartze psikologikoari eta ebaluazio-tresnen garapenari lotutako gaien ingurukoa da. Haur eta nerabeentzako sei esku-hartze programa garatu eta baliozkotu ditu, horien helburua gizarte eta emozioen arloko garapena eta bizitzarako trebetasunak (komunikazioa, jokabide prosoziala, erregulazio emozionala) sustatzea izanik. Programa horiek Pirámide argitaletxeak argitaratu ditu (2003-2014).