Peer van der Kreeft

Gizarte-hezitzailea

Prebentzio-arduraduna izan zen Belgikako De Sleutel delakoan hogeita bost urtez, 2011. urtera arte, eta urte horretan lanaldi osoko irakasle eta ikertzaile izendatu zuten Ganteko Unibertsitatean. 1980ko hamarkadaren amaieran, Europan Lions Quest bezala bizi izateko gaitasunak lantzeko esku-hartzeen oinarriak ezarri zituen eta, mendearen hasieran, Unplugged diseinatu zuen kultura anitzeko egile-talde batekin. Haurren ipuinak argitaratu ditu prebentzioa oso adin txikietatik hasteko eta artikuluak ere idatzi ditu agerkari zientifikoetan eta interes orokorrekoetan. Nazioarte mailan, EU Prevnet Netwook-en lehendakaria izan zen 2002 eta 2006 bitartean eta EU-DAP Drug Abuse Prevention Faculty proiektua zuzendu du nazioarteko egokitzapenerako eta prestatzaileak prestatzeko.