Nerea Sancho

Psikologian lizentziatua eta Sexologian aditua

EHUko Psikologia Fakultateko irakasle elkartua eta "Sexualitatearen psikologia" ikasgaiaren irakaslea. Gaur egun, Arremanitz Kooperatiban laguntzen du. KILIMAK! eta TAUPADAK! hezkuntza-materialaren eta Sexologiako Hiztegiaren egilea da. 2000. urtetik komunikabideekin (prentsa, irratia eta TB) elkarlanean aritu da, sexu-hezkuntza, sexu-aholkularitza eta sexu- eta bikote-terapiaren inguruan, hala erakunde publikoetan, nola pribatuetan. EAEko Sexu Hezkuntza eta Familia Plangintzako Elkartearen bazkide sortzailea da eta Estatuko Familia Plangintzako Federazioaren idazkaria ere izan da. Erakunde biak irabazi asmorik gabekoak dira, eta sexu- eta ugaltze-eskubideen babesaren alde lan egiten dute.