Juan Carlos Melero

Psikologoa

Psikologoa Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Drogazaletasunetan Masterra Deustuko Unibertsitatean. Osasunaren sustapenaren arloan erakunde publikotan eta gizarte-organizaziotan lan egin du, bereziki osasunerako hezkuntzan eta mendekotasunen prebentzioan jardunez. Hainbat argitalpen, material eta artikuluren egilea edo egilekidea da. Bere azken lanen artean hauek aipa daitezke: “Educar la empatía para construir una humanidad solidaria” (2013) eta “Habilidades para la vida, una estrategia para promover el bienestar y la salud infantil y adolescente” (2013). Drogazaletasunari lotutako prebentzioko eta esku hartzeko taldeak koordinatu ditu, gizarte-ekintzako proiektuak zuzendu eta ebaluatu ditu, eta Latinoamerikako eta Europako leku askotan egotera eraman duten nazioarteko lankidetza-proiektuak kudeatu ditu. Osasuneko, hezkuntzako eta gizarte-ekintzako profesionalen bizitzarako trebetasunen heziketan aditua da.