Fernando Martínez

Psikologian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean

Gaztela eta Leongo Juntako Drogarako Eskualde Ordezkaritzako Zerbitzu koordinatzailea. 1986. urtetik profesionalki drogamenpekotasunen esparruari dago lotuta. Drogamenpekotasunen inguruko 230 ikastaro eta prestakuntza-ekintza baino gehiagoko irakaslea, adibidez, Burgos, Leon, Salamanca, Valladolid, Balear Uharteetako unibertsitateetako eta Madrilgo Konplutentseko gradu ondoko ikastaroetan. Andeetako Ituna osatzen duten herrialdeekin lankidetzan aritu da nazioarteko lankidetza-proiektuetan, drogen kontsumoari aurrea hartzeko programak ezartze aldera, eta baita Amerika Latino eta Europar Batasunaren arteko COPOLAD lankidetza-programaren barruan ere. Drogamenpekotasunen gaineko 35 argitalpen baino gehiago plazaratu ditu. Honako hauetako kide ere bada: Gaztela eta Leongo drogamenpekotasunen arloko Aholkularitza Kontseilukoa, Prevención del tabaquismo aldizkariaren Batzorde zientifikokoa eta ebidentzian oinarritutako Prebentzioaren Plataformako adituen taldekoa. 4. ekintza.