Bizitzarako trebetasunak EDEX

Nortzuk gara

Nazioz gaindiko eta diziplina arteko ekimena

Zenbait erakunde, herrialde, diziplina eta ibilbidetako profesional talde bat gara, eta konbentzituta gaude Bizitzarako Trebetasunen arloko heziketa baliagarria dela garapen pertsonala, gizarteratzea eta arrisku psikosozialeko zenbait egoeraren prebentzioa sustatzeko.

Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) 1993. urtean Eskoletan Bizitzarako Trebetasunen Heziketa sustatzeko Nazioarteko Ekimena proposatu zuenetik, eredu horren gorputz teoriko eta metodologikoa sendotuz joan da.

Mundu mailan hainbat eta hainbat esperientzia dago ikuspegi honetan oinarrituta. Esperientzia horien ebaluazioak testuinguru soziokultural desberdinetan aplikatu daitezkeela erakusten digu, eta, era berean, heziketa horrek dituen sendotasunak eta mugak erakusten dizkigu.

Gure helburua

Bizitzarako Trebetasunen eraginkortasunak eta unibertsaltasunak atari hau sortzera animatu gaituzte. Besteak beste, heziketa, osasun, akademia, garapen komunitario eta gizarte-ekintzaren arloko profesionalekin ikuspegi honen aukerak konpartitzeko espazio birtuala izango da.

Gune birtual honek Bizitzarako Trebetasunen arloko heziketaren oinarrizko elementuak aurkezten ditu, bai eta dokumentazio espezializatua, erlazionatutako beste web orri batzuetarako loturak, erreferentzia profesionalak, tresnak eta esperientziak, eta beste baliabide batzuk ere.

Hori guztia, eredu honek elikatzen dituen bi alde nagusietan: gizarteratzearen sustapena eta arrisku psikosozialen prebentzioa.

Atari honen bitartez, munduko txoko desberdinetan ikuspegi honekin lan egiten duten pertsonen arteko informazio, ezagutza eta esperientzia trukea bultzatu nahi dugu, eta horrela, ekimen honen garapena sustatzen jarraitu.

  Nortzuk garaEreduaTaldeaTresnakPrestakuntzaLiburutegiaGaurkotasunaLoturak
© EDEX 2007-2011