Bizitzarako trebetasunak EDEX
El modelo

Zer dira bizitzarako trebetasunak?

Hamar trebezia psikosozial

Bizitzarako Trebetasunak heziketaren ikuspegi bat da, eguneroko bizitzako eskakizun eta erronkei aurre egiteko hamar trebezia lagungarri erakustea helburu duena. Trebezia psikosozialak ondokoak dira: ekintza pertsonal, gizarte-harreman edo ingurua aldatzeko ekintzetan ezar daitezkeenak, norberaren osasuna eta ongizatea hobetzeko. Norbera jabetu eta norberak gauzatu behar ditu trebezia horiek, horretan baitatza euren funtsa, baita helburu komunen borrokan ere.

Aurrekariak

Bizitzarako Trebeziak Ottawako Itunean du jatorria. Bere xedea pertsonen gaitasuna hobetzea da, bizitza osasuntsuagoa eta pozgarriagoa izan dezaten. Horretarako, osasunaren eta ongizatearen alderdi erabakigarriak kontrolatu eta gizarte bidezkoagoak, solidarioagoak eta berdinagoak eraiki behar dira.

Jomtien-eko Konferentziaz geroztik (1990), Bizitzarako Trebetasunen arloko heziketa (irakurtzeko, idazteko eta kalkulu matematikoak egiteko beharrezkoak) pertsona orok izan behar duen eskubidetzat jotzen da. Trebeziok heziketaren kalitatearen eta bizitzan zehar ikasten denaren atal garrantzitsua dira. Hezkuntza-politikari buruz geroago egin ziren nazioarteko adierazpenen arabera (Dakar, 2000, Santo Domingo, 2000), trebeziak oso garrantzitsuak dira, eta gainerako herrialdeei ikuspegi horrekin bat egitera animatu zitzaien.

Jarduera-eremuak

1993. urtean, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) Nazioarteko Ekimen bat abiarazi zuen, heziketa formalaren esparruan, heziketa Bizitzarako Trebetasunetan aintzat hartzeko. Gaur egun, ikerketa-eremua izaten jarraitzen du, bai eta garapenean dagoen praktika psikosozial aktiboa ere, eta munduko hainbat lekutan da ezaguna.
Bizitzarako Trebetasunek ekarpen handiak egin ahal dizkiete eremu ezberdinei: osasunaren sustapena, arazo psikosozial jakin batzuen prebentzioa, gizarteratzea, hezkuntzaren kalitatea, giza-garapen iraunkorraren sustapena...  Ikuspegi honek arrakasta handia du, besteak beste, bizikidetzaren sustapenean, herri-eskumenen heziketan, drogamenpekotasunaren prebentzioan, sexualitaterako hezkuntzan eta GIB/Hiesaren prebentzioan, edota genero-berdintasunean.

  Nortzuk garaEreduaTaldeaTresnakPrestakuntzaLiburutegiaGaurkotasunaLoturak
© EDEX 2007-2011