Bizitzarako trebetasunak EDEX
El modelo

Bizitzarako Trebetasunei buruzko Nazioarteko III. Mintegia. “Nerabeak krisi garaian” Biltzarra. Portugalete (Espainia, 2009)

Hirugarren edizio hau Portugaleten egin zen, urriaren 21etik 23ra. Herri horretako Udalak antolatu zuen, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoarekin eta EDEXekin lankidetzan.

Oraingoan, edukiak nerabeen gizarteratzeari buruzkoak izan ziren, eta hiru ardatz tematiko nagusitan egon ziren egituratuta:

  • Nerabezaroa eta sexualitatea: neska-mutilen bizitza afektibo eta sexualaren berdintasunari buruzkoa.
  • Nerabezaroa eta kultura herritarra: elkarbizitza, partaidetza eta kultura herritarrari buruzkoa.
  • Nerabezaroa eta menpekotasunak: drogekin eta beste kontsumo arriskutsu batzuekin dituzten harremanei buruzkoak.

Helburua nerabeen erronkak aztertu eta horri buruzko gogoeta egitea izan zen; batez ere, kontuan hartuta gaur egungo gizartea oso aldakorra dela eta krisi global izugarria bizitzen ari garela.

Biltzarrean 830 profesionalek eman zuten izena; denek ere, nerabeen gizarteratzearekiko interesa eta konpromisoa agertu zuten, gizarteratzearen edozein esparrutan: elkarbizitza, emakumeen jabekuntza, afektibitatea eta sexualitatea, balioen hezkuntza, zenbait fenomenoren gaineko prebentzioa (bullyinga, homofobia, xenofobia edo drogak) eta abar.

Bizitzarako Trebetasunak

Biltzarrean izandako hitzaldietatik, ondorioztatu daiteke 10 trebetasunak funtsezkoak direla gaur egungo gizarteetako erronkei aurre egiteko behar diren trebeziak garatu ahal izateko, nahiz eta, oraindik ere, asko dagoen egiteko.

Arlo honetan denok hartu behar dugu parte: hezkuntza formaleko profesionalek, hezkuntza ez-formaleko profesionalek, eta familiek.

Bizitzarako Trebetasunek zeharkako presentzia izan zuten Biltzarrean, eta bi unetan landu ziren modu esplizituan:

  • “Zintzo-mintzo”. Drogen kontsumoa saihesteko eta nerabeen ongizatea sustatzeko asmoa duen hezkuntzako komunikazio-estrategia.

Iván Darío Chahín Pinzónek aurkeztu zuen panel hau, maisuki aurkeztu ere. “Bizitzarako Trebetasunak. Ikasteko eta irakasteko gidaliburua” liburuaren egileetako bat da.

Nerabeekin 10 trebetasun psikosozialak garatzeko tresna bat aurkeztu zuen, marrazki bizidunen formatuan egindako kontakizun laburrak erabiliz. Modu horretan, elkarrizketa pizten da. “Zintzo-mintzo” ekimenak nerabeen gizarteratzeari buruzko funtsezko 5 gai jorratzen ditu: alkoholaren kontsumoa, beste droga batzuen kontsumoa, elkarbizitza, hezkuntza afektibo-sexuala, eta partaidetza.

  • Bizitzarako Trebetasunei eta drogamenpekotasunen prebentzioari buruzko tailerrak.

4 orduko bi tailer, Hilario Garrudok eta Nerea Jiménezek dinamizatutakoak (eredu honetako trebatzaile adituak dira). 120 pertsonak eman zuten izena trebakuntza-jarduera horietarako, eta, bertan, gai hau ereduaren arabera jorratzeko ildo nagusiak eskaini ziren.

www.adolescentesencrisis.org

Página 3 de 4 I Seminario Internacional sobre Habilidades para la Vida Portugalete. España 2005. Primer Encuentro Subregional de Organismos Nacionales, Internacionales y Organizaciones no Gubernamentales del Cono Sur de América Latina en Habilidades para la Vida II Seminario Internacional sobre Habilidades para la Vida III Seminario Internacional sobre Habilidades para la Vida

  Quiénes somosEl modeloEl equipoHerramientasFormaciónBibliotecaActualidadEnlaces
© EDEX 2007-2011