Espainia. Herritartasunerako Hezkuntza
ELKARBIZITZA IKASGAI
Gure gizartea gero eta globalagoa da; jatorri eta kultura desberdinetako pertsonek elkarrekin bizi behar dute eta esperientziak partekatu behar dituzte. Horrenbestez, geure buruetan eta belaunaldi gazteengan kulturen arteko harremana bultzatzen duten balioak eta jarrerak errotu behar ditugu.
EDEX elkarteak Bizikidetza Ikasgai deritzon programa sortu du. Bilduma hori 20 minutuko 6 filmek osatzen dute. Film bakoitzarekin batera, dagokion unitate didaktikoa eta kulturen arteko bitartekariak erabiltzeko gidaliburu bat banatzen dira. Ekimen horren xedea da, batetik, beste pertsonak eta kulturak errespetatu eta onartzearen aldeko jarrerak sustatzea eta, bestetik, ezezaguna baztertzera bultzatzen gaituzten aurreiritziak murriztea. Planteatutako hezkuntza-estrategia, bada, balioetan heztea da, kulturen arteko harremanean enfasi berezia jarriz.
8 eta 12 urte bitarteko haurrekin lantzeko moduko lan-ildoa proposatzen du. Hezkuntza formalean zein ekimen ez formaletan (elkarteetan edo aisialdirako zentroetan) erabil daiteke.
Gehiago jakin baduzu, jo helbide honetara: www.aprendiendoaconvivir.net
AUZOKO BERRIAK
Herriak eta kulturak gero eta hurbilago daude haien artean, eta, gaur egun, gure inguruan kultura-aniztasun handia dagoela ikus daiteke. Horregatik, bada, garrantzitsua da "Los nuevos vecinos" (auzoko berriak) programaren gisako ekimenak aurrera eramatea. EDEXek sortutako proiektu berritzailea da eta haren xedea kulturen arteko harremanak eta bizikidetza bultzatzea da.
Komikiaren euskarrian aurkeztutako tresna da. Harekin bat, prestatzaileentzako hezkuntza-gida banatzen da, komikian adierazitako edukien azalpen didaktikoak eman ahal izateko.
Material hori, bereziki, aurrenerabeei zuzenduta dago. Harekin, etorkinak edo kultura gutxitu bateko kideak baztertzeko joera eta jarrerei aurrea hartu nahi zaie. Bizikidetza eta balioetako hezkuntza bultzatzen dituen proposamen horren muina herritar abegitsuak eta solidarioak heztea da.
http://www.losnuevosvecinos.net/
|