Latinoamerika. Herritarrentzako heziketa
-
EL ABROJO. URUGUAY. GARABATOS..
Garabatos hezkuntza formaleko eta ez formaleko eragileekin Bizitzarako Trebetasunen lan espezifikora bideratuta dagoen proposamena da. El Abrojo GKEko Bizitzarako Trebetasunak Programako talde teknikoak garatu du, herrialdeko departamendu guztietako lehen hezkuntzako irakasleekin batera. Egin nahi duena da irakasle eta teknikoak gaian espezializatu (aurrez aurreko eta urrutiko jarduerekin) eta eskola-adinean dagoen biztanleriari zuzendutako material didaktikoak erabili.
Bizitzarako Trebetasunei buruzko lana gai ezberdinekin lotu ahal denez, Garabatosek 10 trebetasunak garatzen ditu, osasunarekin, herritartasunarekin eta garapen jasangarriarekin lotutako gaiei helduta. Beraz, Egitasmoaren material eta eduki nagusiek egin nahi dutena da hezitzaileei norbere garapenerako eta garapen sozialerako interesgarriak diren ardatzei buruzko talde lana erraztu.
Gehiago jakiteko: www.elabrojo.org.uy/pro_hpv3.html
- FE Y ALEGRIA. COLOMBIA.
Hasiera batean Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustatutako ekimena 1992an hasi zen zabaltzen Kolonbian, baina 1996a arte antzinako Osasun Ministerioak Fe y Alegríak metodologia herrialdean balioztatzeko garatutako egitasmo pilotua ez zuen finantzatu.
Fe y Alegríak Bizitzarako Trebetasunetara bideratutako heziketa prozesuak laguntzeko hainbat material garatu du. Gaur egun, adibidez, OMEk proposatutako hamar trebetasunetatik bederatzitan heziketa prozesuak errazteko moduluak dituzte.
Fe y Alegríaren ekimena ez da Bizitzarako Trebetasunetarako heziketan Kolonbian abian dagoen egitasmo bakarra, baina bai esperientziarik zabalena eta ondoen dokumentatuta dagoena. Konpromiso horren adierazpen hautemangarri gisa, Fe y Alegríak Bizitzarako Trebetasunetarako heziketan interesa duten Kolonbiako eta beste herrialde batzuetako profesionalei zuzendutako mintegi-tailerra antolatzen du urtero. 2008an seigarren bertsio nazionala eta nazioarteko bosgarrena izango da .
Kolonbiako Fe y Alegría esperientziari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Amanda J. Bravorekin harremanetan jar zaitezke zuzenean helbide honetan: hpvnal.amanda@feyalegria.org.co
- FUNDACIÓN CONVIVIR. ARGENTINA.
Argentinako Convivir fundazioak Bizitzarako Trebetasunen ereduan oinarritutako hainbat programa garatzen du, eta horiekin lortu nahi duena da partaideen Barneratze Sozial Aktiboa, bizi-kalitatea hobetzeko aukera gehiago sortzen duen norbere garapenaren eta talde garapenaren prozesu gisa definitu izan dena .
Horrek dakarrena da pertsonei laguntzea, euren eskubideak erabili eta antolatu ahal izateko behar dituzten gaitasun eta abilezia nahikoak eskuratzeko, euren betebeharren arduradun izatearekin batera, herritarren eskubideen alde gizartean partaidetza aktiboa lortzeko asmoz.
Horretarako, euren programak sozializazioari dagozkion inguru guztietan garatzen ahalegintzen dira: familian, heziketa formalaren esparruan, kultur- eta elkarte-esparruan, lan esparruan.
www.convivir.org/convivir/index.php
|