Bizitzarako trebetasunak EDEX
El modelo

El equipo

Juan Carlos Melero Ibáñez

Juan Carlos Melero Ibáñez

Psikologoa eta droga-mendekotasunen gaian aditua. Prestakuntza handia du arlo horretan.

Esku-hartze klinikoan lan egin zuen droga-mendekotasuna zuten pertsonekin. Gero, prebentzioaren arloan jardun zuen Zornotzako Udalean. Urte batzuk igarota, estuago konprometitu zen osasunaren sustapenaren gaiarekin. Besteak beste, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearekin lanean hasi zen, eta Minbizia Prebenitzeko Eskola Plana dinamizatzeaz arduratu zen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan.

1992az geroztik, EDEXekin lan egiten du. Hona hemen bere zereginetako batzuk: prebentzioari buruzko materialak idaztea, prestatzaileak trebatzea, programak kudeatzea eta ebaluatzea, eta aldizkako argitalpenak koordinatzea, adibidez: e-prevención. Gaur egun, EDEXeko Prebentzio Saileko zuzendaria da, bai eta Tabakismoa Prebenitzeko Espainiako Batzordearen ordezkaria ere Euskal Autonomia Erkidegoan.

Droga-mendekotasunari buruzko artikulu, liburu eta material ugari idatzi ditu, bakarrik edo beste profesional batzuekin lankidetzan.

Harremanetan jartzekoVolver al listado

  Nortzuk garaEreduaTaldeaTresnakPrestakuntzaLiburutegiaGaurkotasunaLoturak
© EDEX 2007-2011