Bizitzarako trebetasunak EDEX
El modelo

Espainia. Prestatzaileentzako trebakuntza.

  1. BIZITZARAKO TREBETASUNAK. IKASTEKO ETA ERAKUSTEKO GIDALIBURUA

    Zer da?

  2. EDEXek sortutako liburua da. Tresna-kutxa gisa aurkezten da, proposamen pedagogiko horrek eskaintzen dituen hamaika aukeraren isla gisa. Haren helburua prestatzaileentzako trebakuntza ematea da. Bizitzarako trebetasunak modu jostagarrian, elkarrizketa bidez eta gogoeta sustatuz ikasteko eta irakasteko estrategiak proposatzen ditu. Gidaliburua tresna praktiko gisa erabil daiteke, bai eta kontsultarako ere. Halaber, gai horri buruzko prestakuntza eman nahi duten profesionalak trebatzeko eta haiei laguntzeko materiala da.

    Bizitzarako trebetasunetan sakondu eta haiek lanean aplikatu edo irakatsi nahi dituzten pertsonentzat idatzi da. Helburuak honako hauek dira:

    • Gizartean modu positiboan txertatzea bultzatzea: beren gaitasunak edo inguruko pertsonenak hobetu nahi dituzten profesionalen artean. Ingurunea akademikoa (gaitasun akademikoak), profesionala (ekimena, buruzagitza, lana eta abar) edo harremanezkoa (herritartasun-gaitasunak) izan daiteke.
    • Arrisku-egoerei aurrea hartzea: gizarte-ekintzaren, osasunaren eta hezkuntzaren alorretako profesionalak, bazterketa-arriskuen prebentzioan edo sexu-hezkuntzaren, bizikidetzaren, droga-mendekotasunen edo kulturen arteko hezkuntzaren arloetan dihardutelarik.

    Zer eskaintzen du?

    Bizitzarako trebetasun bakoitzaren deskribapen zehatza egiten du. Halaber, horiek askotariko egoeratan aplikatzeko aukera ugari ematen ditu eta esku-hartze psikopedagogikoko beste eredu batzuekin dituen harremanak azaltzen ditu.

    Gidaliburuak trebetasun horiek ikasteko eta irakasteko bideak proposatzen ditu, gogoetak, ariketak, ipuinak, jokoak eta erreferentzia bibliografikoak erabiliz. Modu irekian egiten du: gaiak azaldu, galderak egin, elkarrizketak bultzatu eta ondorioak azaltzen ditu. Dena den, eztabaidatzeko aukera ematen du, egindako proposamenak praktikatzera bultzatuz eta modu jostagarria eta parte-hartzezkoa lagun.

Página 1 de 7 "Habilidades para la Via. Manual para aprenderlas y enseñarlas" "Cuentos para conversar". En clave de Habildiades para la Vida Colombia. Competencias ciudadanas. "Estándares básicos de compentencias Ciudadanas" OPS. Por una Juventud sin Tabaco. Formación de habilidades para la vida saludable España. Educación para la ciudadanía América Latina. Educación para la ciudadanía España. Prevención de drogodependencias

  Nortzuk garaEreduaTaldeaTresnakPrestakuntzaLiburutegiaGaurkotasunaLoturak
© EDEX 2007-2011