Bizitzarako trebetasunak EDEX
El modelo

Espainia. Droga-mendekotasunei aurrea hartzea

  1. DISCOVER. ELKARREKIN BIZITZEN IKASIZ.

    “DISCOVER, Elkarrekin bizitzen ikasiz" hezkuntza-proposamen integrala da. EDEXek eta IPEk dinamizatu dute, eta giza gaitasunen sustapena, autoestimuaren indartzea eta bizitzarako trebetasunak ditu oinarri. Tresna eraginkorra da drogen kontsumoari lotutako arazoei aurrea hartzeko, bai eta sexu-harreman goiztiarrei, delituzko jokabideei edo jarrera oldarkorrei eta talde barruko bizikidetzari lotutako arazoei aurrea hartzeko ere.

    Giza garapenari eta balioetako hezkuntzari buruzko programa da.

    Gaitasun horiei lotutako trebakuntzak harreman estua du pedagogia aktiboarekin. Horregatik, DISCOVER programak parte-hartzezko hezkuntza-metodoak proposatzen ditu, hala nola: debateak, rol-jokoak, hormak margotzea, kasuak aztertzea, arazoak modu indibidualean eta taldeka konpontzea, talde-lana, simulazioak, entseguak eta abar. Hitz batean, gazteak beren garapen-prozesuan modu aktiboan konprometitu daitezen lortu nahi du.

    Hezkuntzan, bi modutan erabiltzeko diseinatu da: Osasun Hezkuntzako irakaspenen zeharkako ardatz gisa, edo, bestela, tutoretza-planetako eduki nagusi gisa.

    discover.edex.es
  1. BIZITZAREN ABENTURA

    Programa hau EDEXek sortu zuen 1989an. 6 eta 11 urte bitarteko ikasleekin lantzeko estrategiarik eraginkorrena osasunerako hezkuntza dela adierazten du. Programaren egitura kontzeptualean bi ardatz hauek bateratu dira:

    1. Bizitzarako trebetasunei lotutako hezkuntza.
    2. Ohitura osasungarriak bultzatzea.

    Programan egin den apustuaren arabera, irakasleek, ikasgeletan egiten duten eguneroko lanean, beren gain hartu behar dute bizitza-ohitura eta –baldintza osasungarriak sustatzeko erantzukizunaren zati bat, betiere, familiekin eta komunitateko gizarte-eragileekin lankidetzan jardunez. Lan hori errazteko, hainbat tresna eskaintzen ditu. Honako hauek azpimarra daitezke:

    1. Lau kromo-album 8 eta 11 urte bitarteko ikasleentzat.
    2. Irakasleentzako gida bat.
    3. Gurasoentzako gidaliburua (www.edex.es/10pasos/).

Programa Espainiako hainbat autonomia-erkidegotara eta Latinoamerikako txoko ugaritara zabaldu da. Arrakasta horrek bultzatuta, Bizitzaren Abentura Hezkuntza Programa Integralaren Sare Iberoamerikarra sortu zen 1998an. Sare horretan bi kontinenteetako gobernuz kanpoko erakundeek eta administrazioek parte hartzen dute, eta lankidetza-esperientzia paregabea da.

Ekimena sakon ezagutzeko, jo helbide honetara: www.laaventuradelavida.net

  1. HORDAGO! DROGEN ERRONKARI AURRE EGITEA

    Droga-mendekotasunei aurrea hartzeko programa hau EDEXek sortu du. 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Xedea da ikasleen artean drogen eskaintzaren aurrean modu arrazoizkoan eta autonomoan erabaki ahal izateko beharrezkoak diren ezagutzak, jarrerak, balioak eta gaitasunak errotzea.

    HORDAGO! Programaren barruan, 32 lan-saio egin behar dira, bata bestearen jarraian diren lau ikasturtetan zehar. Ikasturte bakoitzean zortzi saio egingo dira. Interes-arlo nagusi hauek lantzen ditu: informazioa, usteak, jarrerak, eraginak, autoestimua, erabakiak hartzea, taldearen presioari aurre egiten jakitea eta aisialdia.

    Inprimatutako materialaz gain, HORDAGO! programak webgunea ere badu. Topagunea da, parte-hartzezkoa. Etengabe sartzen dira eduki berriak eta eguneratuta dago. Ekimenean parte hartzen dugun eragile guztiei (irakasleak, gurasoak, ikasleak eta dinamizatzaileak) informazioa, proposamenak eta esperientziak partekatzeko aukera ematen digu.

    Programa horri buruz gehiago jakiteko, jo helbide honetara: www.ordago.net
  1. GAZTEAK ETA DROGAK. PREBENTZIORAKO UNITATE DIDAKTIKOA

    Programa hau EDEXek sortu du, droga-mendekotasunen prebentzioaren gaia landu ahal izateko 15 eta 17 urte bitarteko ikasleekin. Proposatutako jardueren osagarri gisa, irakasleentzako gidaliburua eta ikasleentzako bost material monografiko eskaintzen ditu. Monografia horiek substantzia hauei buruzkoak dira: alkohola, tabakoa, kanabisa, sintesi-drogak eta kokaina.

    Programa horrek bizitzaren etapa horretan eta droga-mendekotasunei aurrea hartzeko funtsezkoak diren bizitzarako hainbat trebetasun lantzen ditu. Horretarako, gazteen pentsamendu kritikoa piztu nahi du, eta taldearen presioari aurre egiteko tresnak eskaini.

www.edex.es/jovenes_drogas/default.html

  1. DEVA

    Discover programaren egokitzapena da, gizarte-bitartekariek erabil dezaten. EDEXek eta IPEk dinamizatzen dute.
    DEVAren abiapuntua da drogak kontsumitzeko erabakia psikologiari eta inguruneari lotutako faktoreen eta baldintza soziokulturalen ondorioa dela. Drogen kontsumoari aurrea hartzeko hezkuntzari buruzko ikerketa berrienen arabera, programa integralak eta, bereziki, gaitasun espezifikoak irakasten dituztenak dira eraginkorrenak eta itxaropentsuenak.

    DEVA programako unitateak hiru bloke handitan antolatuta daude: autoestimua eta arazoei aurre egiteko gaitasunak garatzea; drogei buruzko informazioa, eta erabakiak hartzeko eta beste pertsonekin harremanetan jartzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzea.


  2. UNPLUGGED

    Europar Batasuneko zazpi herrialderen arteko lankidetzari esker sortu da, Europan droga—mendekotasunei aurrea hartzeko hezkuntza-politika bateratua aurrera eramateko tresna gisa. Programa modu arrakastatsuan garatu, aplikatu eta ebaluatu da. EDEXek bere gain hartu du programa hori Espainian garatzeko eta ebaluatzeko erantzukizuna.

    Ungplugged programak drogen efektuei eta osasunean duten eraginei buruzko informazioa eman nahi du. Aldi berean, nerabeei gizartearen eraginei aurre egiteko behar dituzten gaitasunak eta baliabideak eskaini nahi dizkie. Oinarrizko bertsioa 12 lan-saiotan egiten da, eskola-seihileko batean zehar. Hainbat tresna eta dinamikaren bidez, bizitzarako trebetasunak helarazi nahi dizkie ikasleei.


    Hobeto aplikatu ahal izateko, irakasleek bi egun eta erdiko prestakuntza interaktiboa jaso dezaten proposatzen du. Horrela, programa egokiro aurrera eraman ahal izateko gaitasunak lortuko dituzte.

    www.eudap.net/

Página 7 de 7 "Habilidades para la Via. Manual para aprenderlas y enseñarlas" "Cuentos para conversar". En clave de Habildiades para la Vida Colombia. Competencias ciudadanas. "Estándares básicos de compentencias Ciudadanas" OPS. Por una Juventud sin Tabaco. Formación de habilidades para la vida saludable España. Educación para la ciudadanía América Latina. Educación para la ciudadanía España. Prevención de drogodependencias

  Nortzuk garaEreduaTaldeaTresnakPrestakuntzaLiburutegiaGaurkotasunaLoturak
© EDEX 2007-2011