|
Loturak
| Bizikidetza. Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak. |
Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eskolan bizikidetza sustatu eta hobetzeko ekimen bat jarri du abian. "Eskola Bizikidetzaren Estatuko Behatokia" deritzo. Ekimen horren barruan, elkarrekin bizitzen ikasteko, hau da, bizikidetza lantzeko dokumentazioa eta materialak eskaintzen ditu. |
| Discover. Aprendiendo a Vivir. |
“DISCOVER, Aprendiendo a Vivir” hezkuntza-proposamen integrala da. Bizitzarako trebetasunak ditu oinarri, eta haren helburua gazteak beren bizi-garapeneko prozesuan konprometitu daitezen bultzatzea da. 2007an, Bartzelonako Osasun Publikoaren Agentziak Lehen Hezkuntzan osasuna sustatzen zuten programa guztiak aztertu zituen eta, hain zuzen ere, ekimen honek lortu zuen puntuaziorik handiena. |
| EDEX. |
EDEX elkarteak hamarkada ugari daramatza lanean haurren eta nerabeen alde. Besteak beste, hainbat arrisku psikosoziali (drogen kontsumoa, berdinen arteko jazarpena Internet bidez eta abar) aurrea hartzeko programak garatzen ditu. Esaterako, "Bizitzaren abentura" eta "Hordago!"Drogen erronkari aurre egitea” deritzen programak sortu ditu. |
| Educación en Valores. Mi escula y el Mundo. |
Orri hau Espainiako hainbat erakunderen lanari esker sortu da. Edukiak hainbat hizkuntzatan kontsulta daitezke. Hizpide nagusia balioen heziketa da, eta hainbat jarduera-ildo aurrera eramaten ditu, modu praktikoan. |
| Aprender a Aprender. |
Orri hau Bigarren Hezkuntzako irakasle batek gaian duen interesari esker sortu da. Ikaskuntza-prozesua modu jostagarrian azaltzen du eta prozesu horretan parte hartzen duten elementuak lantzeko hainbat baliabide eskaintzen ditu. |
| El Abrojo. Programa de Habilidades para la Vida. |
El Abrojo hezkuntzaren arloko herri-institutua da. Gobernuz kanpoko erakundea da, eta Uruguain dago. Gizartea aldatu nahi du, bizi-kalitatea hobetu ahal izateko. Arrisku psikosozialei aurrea hartzen eta adingabeen eta gazteen sustapenean lan egiten dute. Azken urteetan, bizitzarako trebetasunen ikuspegia txertatu dute haien lanean. |
| Sonora Estatuko Mendekotasunen Aurkako Batzordea. |
Sonora Estatuko Mendekotasunen Aurkako Batzordeak, Mexikon, bizitzarako trebetasunei buruzko orri hau eskaintzen du. Besteak beste, adingabekoei, hezitzaileei eta familiei zuzendutako gidaliburuak eskaintzen ditu, arrisku psikosozialei aurrea hartzen laguntzeko. |
| Adimen emozionalak. |
Adimen emozionalak lotura estua du bizitzarako trebetasunekin. Adimen emozionala eta haren osagaiak soilik jorratzen dituen orri honetan ezaugarri hori eguneroko bizitzan eta egoera zehatzetan (enpresan, familian eta bikotekidearekin) aplikatzen lagunduko diguten baliabideak eta materialak aurkituko ditugu. |
| UNESCO |
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) azken helburua da bakea erdiestea hezkuntzaren, kulturaren, natur- eta gizarte-zientzien eta komunikazioaren bidez. Bizitzarako trebetasunei eta hezkuntzan izan ditzaketen aplikazioei buruzko atal berezia du. |
| UNICEF |
UNICEFen atarian bizitzarako trebetasunei buruzko informazio handia aurkituko dugu. Halaber, erakunde horrek sustatutako beste hainbat proiektu ikusi ahalko ditugu:
irakasleentzako prestakuntza, osasunaren sustapena, hiesari aurrea hartzea... Proiektu horiek guztiek pedagogia-eredu hori dute oinarri. |
| Competencias Laborales |
EDEXen web orria, non lan-ingurunean ohikoenak diren Arrisku Psikosozialak aztertzen diren: estresa, burnouta eta mobbinga. Bertako atal, esteka, bibliografia eta albisteen bitartez, Bizitzarako Trebetasunen markotik fenomeno horiek prebenitzeko gakoak eskaintzen ditu. |
|
| |
        |
|