Bizitzarako trebetasunak EDEX
El modelo

Gizarte-inklusio positiboa: Herritartasunerako hezkuntza

Herritarren parte-hartzea bultzatzeko tresnak

Bizitzarako trebetasunei buruzko hezkuntza pedagogia-eredu erabilgarria da bizitza pertsonalean eta kolektiboan esku hartzeko. Pertsonak indartzeko aukera ematen duten tresna psikosozialak dira. Hobeto bizi ahal izateko ahalmena handitzen dute, bai eta egungo gizarteko baldintzetan diren desberdintasunak aldatzeko indarra ere.

Gure gizarteek aldaketa sakonak bizi izan dituzte. Ondorioz, herrialde askotan, hezkuntza-ildo berriak xedatu dituzte legedietan, ikasleen artean balio demokratikoak eta parte-hartze demokratikoa zabaltzeko helburuarekin.

UNESCOren moduko erakundeek proposamen hori babesten dute. Delors Batzordeari Hezkuntza altxor bat da zeritzon txostena idatz zezala eskatu zion. Txosten horretan, hezkuntzak lau xede dituela adierazi zen, "elkarrekin bizitzen ikastea" barne. Azken xede hori betetzeko, ezinbestekoa da besteak pentsatzen duena ulertzen saiatzea, elkarren mendekotasun-moduak antzematea eta aniztasunaren, elkarrekiko ulermenaren eta bakearen balioak errespetatzea.

Txosten hori helbide honetan kontsulta dezakezu: www.unesco.org/education/pdf/DELORS_S.PDF

Herritartasuna

Herritartasunaren alderdi guztiez ari gara:

  • Alderdi etikoa: balio pertsonalei (pertsona oso giza haztea, autoestimu onarekin, duintasunarekin, erantzukizunarekin...) eta gizartearen balioei (besteenganako errespetua, leialtasuna, bizikidetza, ulermena... parte-hartzea eta herritar gisa erantzukizunez jardun ahal izatea ahalbidetzeko) lotuta dago.
  • Alderdi politikoa: Konstituzioan ezarritako eskubide eta betebeharrak, konpromiso aktiboa eta gizartearekiko eta guztion ongizatearekiko erantzukizuna.
  • Gizabidezko alderdia eta alderdi soziala: komunitate kide garen aldetik, gizarte- eta kultura-testuinguru komunean txertatzeari dagokio, gure artean harremanak daudela eta elkarrekin bizi garela kontuan hartuta.
  • Alderdi kulturala: komunitatearen kultura-ondare komunak gainerako gizartearen aurrean bereizten gaituela kontuan hartuta.
  • Bestelakoak: alderdi ekonomikoa, alderdi ekologikoa, alderdi kosmopolita eta kulturen arteko alderdia.

Herritartasunari lotutako gaitasunak

Pertsonak prestatu nahi dira, besteekin eta inguruan duten munduarekin egokiro harremanetan jartzen lagunduko dieten gaitasunak eskura ditzaten. Horretarako abiapuntua, bada, beren kabuz jarduten ikas dezaten lortzea da. Horregatik, bizitzarako trebetasunek lotura estua dute herritartasunerako hezkuntzarekin.

Izan ere, herritartasuna eta gizabidezko jokamoldea sustatzeko moduetako bat herritartasunari lotutako gaitasunetan heztean datza. Gaitasun horiek gizarte-bizitzan parte-hartze aktiboagoa, kritikoagoa eta sortzaileagoa izaten laguntzen diote norbanakoari. Gizarte-mailan erabiltzen direnez, pertsonen arteko beste gaitasun batzuek baino eragin handiagoa dute.

Herritartasunerako hezkuntzari buruzko adibideak

Kolonbiako Hezkuntza Ministerioak egin du herritartasunerako gaitasunak zein diren definitu eta hezkuntza formaleko curriculumaren hainbat ikasmailatan sartzeko ahalegin nagusietako bat. Gai horri buruzko informazioa helbide honetan kontsulta dezakezu: www.mineducacion.gov.co/1621/propertyvalue-30973.html

Espainiako Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak ere ahalegina egin du. Estatuko Aldizkari Ofizialaren 106. zenbakian, maiatzaren 3ko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoa argitaratu zen. Xedapen horretan, herritartasunerako hezkuntzari buruzko ikasgaia emango dela ezarri da.

Legean, hezkuntza-ziklo bakoitzean lortu beharreko helburu batzuk proposatu dira. Halaber, oinarrizko gaitasun akademikoez gain, beste hainbat gaitasun garatu behar direla xedatu du. Interesgarri deritzogu helburu horietako batzuen laburpena egiteari, bizitzarako trebetasunekin lotura estua dutela ulertuta:

  1. Bizikidetza-balioak eta arauak balioestea.
  2. Lan indibiduala eta talde-lana egiteko ohiturak garatzea.
  3. Jarrera hauek bultzatzea: norberarenganako konfiantza, irizpide kritikoa, ekimen pertsonala, jakin-mina, sormena...
  4. Desberdina dena errespetatzea eta berdintasun-balioak sustatzea.
  5. Liskarrak prebenitzea eta modu baketsuan konpontzea.
  6. Norberaren burua eta ingurunea ezagutzea, balioestea eta zaintzea.
  7. Maitasunari lotutako gaitasunak garatzea norberaren izaeraren alderdi guztietan eta besteekiko harremanetan.
  8. Indarkeria baztertzea, tolerantziaz jokatzea eta elkarrizketan trebatzea.
  9. Ikasten ikasteko, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak onartzeko gaitasuna garatzea.

Dokumentu guztia helbide honetan irakur dezakezu: me.mec.es/me/servlet/Docu...nt=56665&file=00001000.pdf

Página 1 de 10 Educación para la ciudadanía Promoción del desarrollo humano Promoción de la salud Competencias laborales Calidad de la educación Fortalecimiento de factores de resiliencia Prevención de situaciones de riesgo psicosocial Prevención de drogodependencias Prevención de conductas violentas Prevención de prácticas sexuales de riesgo

  Nortzuk garaEreduaTaldeaTresnakPrestakuntzaLiburutegiaGaurkotasunaLoturak
© EDEX 2007-2011