Espainia. Osasuna sustatzea.
SOLAS EGITEKO IPUINAK
2006an, “Solas egiteko ipuinak” (www.cuentosparaconversar.net) zeritzon ikus-entzunezko seriean oinarrituta, EDEXek Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako baliabide bat sortu zuen. Material berri horretarako, bada, seriea osatzen zuten animaziozko 44 istorioetatik 30 aukeratu zituzten. Istorio bakoitza bizitzarako hamar trebetasunak garatzeko pizgarri gisa erabil daiteke.
- Tresna 3 DVDz osatutako pack batean aurkezten da. DVD bakoitzak elementu hauek ditu:
- Animaziozko 10 istorio. Bakoitzak 3 minutu irauten du.
- Eduki espezifikoak lantzeko lau joko (tabakismoa eta abar).
- Irudien deskargak, koloreztatzeko.
- Gida didaktikoa, irakasleei istorio bakoitzari buruzko jarduera bat dinamizatzen laguntzeko.
Familiei eta eskolei zuzendutako hezkuntza-baliabidea da. DVD euskarrian aurkezten da, eta 6 eta 11 urte bitarteko haurrekin lantzeko da. Marrazki bizidunetako istorio laburrak ikusteak haurrei horiei buruz hitz egiteko gogoa piztuko die, beren eguneroko bizitzari lotutako egoerak islatzen dituztelako. Halaber, jokoek eta programaren webguneak une jostagarriak eskaintzen dituzte.
Material horrek hainbat modutan erabiltzeko aukera ematen du. Hala, bada, Latinoamerikako herrialde ugaritan telebistako serie hezitzaile gisa eman dute.
Material hau hizkuntza hauetan aurki daiteke:
gaztelaniaz, euskaraz, galegoz eta valentzieraz.
|