Bizitzarako trebetasunak EDEX
El modelo

Taldea

Amanda Josefina Bravo Hernández

Amanda Josefina Bravo Hernández

Soziologoa eta psikologoa, generoan diplomaduna, herri-hezitzailea, hezkuntzaren arloan esperientzia handiarekin, irakasleen prestakuntzan gehienbat. Fe y Alegría Kolonbiako Bulego Nazionalean hasi zen lanean orain dela hamasei urte. Gazteentzako egitasmo nazionalen buru izan da erakunde horretatik, eta 1996tik Bizitzarako Trebetasunak proposamenaren garapenarena, Osasunaren Eskola Sustatzaileen proposamenaren inguruan, Osasunerako Panamerikar Erakundearekin eta Kolonbiako Babes Sozialeko Ministerioarekin batera. Halaber, Bizitzarako Trebetasunaren nazio mailako eta nazioarteko tailerrak erraztu eta errazten lagundu du.

Víctor Martínez Ruizekin eta Leonardo Mantilla Castellanosekin (gehienbat) eskola eremutik hamar gaitasun psikosozialetan prestakuntzarako moduluen egilekidea, Osasunaren Munduko Erakundeak bere nazioarteko ekimenean proposatutakoak (1993). Halaber, Irakasleen Sendotzea giza sexualiatearen arloan eta sexu- eta ugal-osasunean moduluaren egilekidea -Pazifikoko kultura afrokolonbiarretik-, Fe y Alegría Kolonbiak argitaratuta (2006); eta Kerik Gabeko Erakunde Hezitzaileen Estrategia moduluarena. Neure bizitza, besteena eta ingurugiroarena zaintzen ikasten, kerik gabeko ingurumenaren alde. Babes Sozialeko Ministerioak argitaratuta (2006).

Kolonbian GIB-hiesaren kontrako Borrokaren Mundu mailako Funtsa Egitasmoaren Tresna Kutxaren 3. Moduluaren egilekidea, Sexualitaterako Heziketa (2006).

Harremanetan jartzekoVolver al listado

  Nortzuk garaEreduaTaldeaTresnakPrestakuntzaLiburutegiaGaurkotasunaLoturak
© EDEX 2007-2011