Patricia Insúa

Psikologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta psikologo klinikoa

Euskal Herriko Unibertsitateko Oinarrizko Prozesu Biologikoen Saileko irakaslea da, eta Psikologiako Graduan, Esku-hartze Psikosozialeko Masterrean eta Psikologo Sanitario Orokorreko Masterrean irakasten du. Bere irakaslanean prestatzaileak (osasun-profesionalak, aisialdiko monitoreak, espetxeetako langileak, etab.) prestatzen ere jardun da, drogazaleen taldeentzat aukeratu eta bideratutako prebentzio-programetan. Gai horren inguruan, halaber, honako hauetan kolaboratu du: Drogei buruzko Planerako Gobernuaren Ordezkaritzan, Madrilgo Komunitatearen Osasun Sailean, Cadizko Aldundian eta hainbat udal-erakundetan. 2008. urteaz geroztik, EHUko Psikologia Aplikatuko Zerbitzua zuzentzen du; zerbitzu honetan arreta psikologikoa ematen zaie Unibertsitateko bertako ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileei.